Hasiera Zer da?

Zer da?

SUSTAINABLE GASTRONOMY ziurtagiria gastronomiaren sektorean praktika arduratsuak sustatzen dituen ekimena da, eta erabaki estrategikoak hartzerakoan garapen jasangarria txertatzea bultzatzen du. Bere helburua da sektorearen beraren zein hura osatzen duten negozioen epe luzerako bideragarritasuna bermatzea.

Helburuak

Ingurumena errespetatzen duen, sozialki arduratsua eta ekonomikoki bideragarria den gastronomia sustatzea, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatuta.

Garapen jasangarriaren printzipioak beren jardueretan txertatzen dituzten negozio eta erakundeen ahalegina eta konpromisoa ikusaraztea, sektorearentzat ez ezik gizarte osoarentzat ere inspirazio izan daitezen.

Ziurtapenaren irismena

Ziurtapen hau elikagaiak eta edariak prestatu eta zerbitzatzeko jarduerak egiten dituzten establezimendu gastronomiko guztiei zuzenduta dago:

  • Jatetxeak
  • Tabernak eta kafetegiak
  • Etxera banatzeko elikadura-establezimenduak
  • Gastronetak
  • Sukaldaritza soziala

Jasangarritasunarekiko konpromisoa ikusarazi